XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Intsektizida eta plagiziden bidezko ur-horniduren pozoinketa, erregaien erreketan gertatzen diren prozesuen ondoriozko eguratsaren poluzioa, animalia eta landareen prozesu kimikoen kausazko hilketa adibidez, prozedura kimikoen ondorio dira ezpairik gabe.

Herri industrial garatuen hazkuntza ekonomikoa, energi iturriak ari da ustiratzen alde batetik eta bestetik eta hondakin-bolumen ikaragarriak sortzen ditu, Naturaren oreka kimikoak kinka larrian ipiniz.

Beraz, Kimikaren lana, hein handi batean behintzat, guzti honi muga jartzea eta konpontzen saiatzea izango da.

Eta benetan hitz egin nahi bada, Kimikak lan hau aurrera eramateko bideak eta bitartekoak badituela aldarrikatu behar da.

Bitarteko hauek garesti eta korapilotsuak izan daitezke maiz.

Hala ere, hor daude erabili nahi dituenaren zain.

Aginte publikoaren esku dago orain Kimikak eskain ditzakeen bitarteko hauen erabilpen egokia.